Denboraldi bukaerako batzarra, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 17a, 02:00

Datorren asteartean, urriak 22, Zikuñako Amako zikloturistek ba­tzarra egingo dute, denboraldia bukatu dela-eta. 2013ko jarduerak aipatu eta 2014ko asmoak komentatuko dira. 2013ko balantzea, edo ekipamendu berria eta arropan publizitatea jartzeko aukerei buruz ere ariko dira. Gaien garrantzia ikusita, kide guztiak azal­tzeko deia egin dute. 20:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!