Besteak beste hitz egingo du Iberdrola eta Hego Amerikari buruz. 19:00etan, Biterin.
Luismi Uharte Pozasek hitzaldia emango du gaur, Hernanin, euskal multinazionalek munduan daukaten lekuari buruz eta egiten ari direnari buruz. Zehatzago, Iberdrola eta Hego Amerikari buruz ariko da.
Gu munduan jardunaldien barruan hitz egingo du Uhartek, Kooperazio Taldeak antolatuta, eta helburu orokorra da munduan gertatzen denarekin hemengo errealitatea konparatzea, eta gutako bakoitzak ze leku daukan eta ze funtzio daukan konturatzea. Sentsibilizazio jardunaldiak dira, informazio orokorra jaso eta hausnarketa bat eginarazi nahi diotenak herritarrari. Atzo ekitaldi bat izan zen, gaur hitzaldia izango da eta bihar dokumentala eta mahai ingurua antolatu dituzte. Besteak beste, bi hernaniar ariko dira mahai inguruan: Imanol Arana (baratzagilea) eta Ahikari Lizaso (berrerabilpen zentrua).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!