hiru egunez ekitaldiak izango dira Hernanin, Kooperazio taldeak antolatuta, kontsumo arduratsuago baten alde, eta injustizien kontra. Lehendabiziko eguna gaur da, eta ipuin kontaketa eta hitzaldia izango dira, 19:00etan, Biterin.
Beatriz Egiazabal Ollokiegik ipuin kontaketa egingo du, Garaian garaikoa, tokian tokikoa izenburuarekin. Ondoren Yayo Herrero López ariko da hizketan, Miradas para una transición ecofeminista.
Bihar eta etzi, ekitaldiak
Ekitaldirik ez da faltako bihar eta etzi ere. Bihar hi-tzaldia, eta etzi dokumentala eta mahai ingurua.