Beñat Gaztelumendi ere finalerdietan izango da

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 14a, 02:00

Hernaniko bertso eskolako hiru ordezkariek oso saio ona egin zuten atzo, Altsa­suko kanporaketan. Horren adierazle, lortutako emai­tzak. Beñat Gaztelumen­dik irabazi zuen 695,5 punturekin eta zuzenean sailkatu da finalaurrekora. Jexux Mari Irazu bigarren geratu zen 666,5 punturekin eta Unai Agirre laugarren, 650,5 punturekin. Aurreko kanporaketetako puntuaketak ikusita, Irazuk eta Agirrek aukera asko dituzte finalerdietara sailkatzeko.

Hamarreko txikian eta
kartzelakoan, asmatu

Gaztelumenik, batez ere, hamarreko txikian eta kar­tzelakoan asmatu zuen. Irazuk, berriz, oso saio erregularra egin zuen eta Agirre ofizioetako lanetan nabarmendu zen gehien.
Hirugarren sailkatua Xabier Silveira izan zen 652,5 punturekin. Erika Lagoma bosgarren geratu zen (622,5) eta Oihane Perea (602) seigarren. Oso saio polita izan zen atzokoa eta giro ederra na­gusitu zen Altsasuko Bu­run­da pelotalekuan. Lepo bete zen, 825 bertsozalerekin.

Bi kanporaketa gehiago
Legazpi eta Oiongo kanporaketak geratzen dira oraindik. Orduan erabakiko da zeintzuk pasako diren finalerdietara. Oraingoz, Herna­niko bertso eskolatik bertan izango dira: Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!