Argazkiak bidaltzeko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 14a, 02:00

Aranoko Jai Batzordeak Argazki Lehiaketa antolatu du eta argazkiak aurkezteko epea azaroaren 3an bukatuko da, 20:00etan. Nahi duen edozein argazkizalek hartu dezake parte. Gaia: Aranoko paisaia megalitikoak. Saria, berriz, Aranoko Kontseju tabernan 4 pertsonentzat bazkaria edo afaria, eta Bixargorri landetxean asteburu pasa, 4 pertsonentzat. Argibide gehiago: arano.mendia@gmail.com eta Aranoko Kontseju tabernan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!