Hernanik 5-1 irabazi zion larunbatean Elgoibarri. Hirugarren partidu honekin lortu dituzte txuri-berdeek denboraldiko aurreneko puntuak eta pozik dago taldea, bolada txarra atzean utzita. Partidua ez zen markagailuak erakusten duen bezain erraza izan, baina orokorrean hernaniarrek dominatu zuten partidua. 2-0 hasi ziren irabazten, Lore Carrasco eta Olaia Jauregiren golei esker, baina akats baten ondorioz, aurkariek gola sartzea lortu zuten. Eta aurreneko zatia bukatzeko minutu baten faltan, etxekoen erantzuna: Maria Granadoren gola. Bigarren zatian
iritsi ziren beste bi golak: Granadoren beste bat eta Miren Aierberena. Hurrengo partidua Eibarren aurka izango da, partidu zaila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!