Irailaren 21ean Hernaniko Eskubaloiaren festa izan zen eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu zuten guztiei: «Benetan oso egun polita pasa genuen, aspaldi ikusi gabeko jendearekin elkartu eta ahaztuta genituen anekdotak gogora ekartzen», azaldu dute. Horrez gain, jakinarazi dute, eskubaloiaren historia kontatzen duen DVDa salgai dagoela 10 euroan, Kixkalen edo 943 33 19 46 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!