Urtero bezala, larunbatean, Pilarika egunez, Arriatsuko eskolan ibilitako ikasle ohiak elkartu eta bazkaria egin zuten. 34 lagun elkartu ziren. Musika ere izan zuten girotzeko eta horrez gain, Sebastian Iradiri omenaldi txiki bat egin zioten. Giro ederrean ibili ziren eta umorerik ez zuten falta izan. Eta guztia laburbiltzeko mezua: «Gora Arriatsuko unibertsitatea eta Osiñaga errepublika independentea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!