Ze tabernak ote du pintxorik goxoena?

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 14a, 02:00

Gaurtik igandera bitarte, bakailuak protagonismo berezia hartuko du Hernanin, Bakailu Astea izango baita, bigarren urtez. Ekintza ugari antolatu dituzte herria girotzeko. Esaterako, gaurtik ostiralera, tabernen arteko pintxo lehiaketa izango da. Berriak elkarteko 11 tabernak hartuko dute parte eta herritarrak izango dira epaile. Taberna horietan liburuxkak egongo dira eta pintxo bakoitzaren puntuazioa jarri beharko dute herritarrek. Pintxoak, euro batean izango dira salgai. Lehiaketatik kanpo ere, izango dira bakailuzko pintxo ezberdinak, euro batean. Horiek, 12 tabernatan eta aste osoan. Bi jatetxetan, berriz, menu eta kartako osagai izarra izango da bakailua.
Bestalde, bezeroak saritzeko, Berriak elkarteko hainbat saltokitan tonbola egingo dute. Eta eskaparateak tematizatu dituzten dendetan, 2kg bakailu zozketatuko dute.
Kale animazioa ere izango da eta egun potoloa, igandean.

Gaurtik ostiralera
-Tabernen arteko pintxo lehiaketa.  Prezioa: 1 euro.
-Berriak elkartearen tonbola,
herriko hainbat saltokitan banatuta.
Gaurtik igandera
- Bakailua jatetxeetako menu eta kartetan. Jatetxeak: Errioguarda eta Iturralde.
- Bakailu pintxoak tabernetan. Prezioa: 1 euro.
- Erakusleiho (eskaparate) tematizatuak. Denda horien asteko bezeroen artean, 2kg bakailuren zozketa.
Asteazkena
18:00-19:30, Kale animazioa:
Marsel Magoa.
Ostirala
19:00-21:00, Kale animazioa: Rockalean, txaranga berezia.
Igandea
-10:00-14:00, azoka berezia, Urbietan.
-10:00-14:00, haurrentzako jokoak Urbietan (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).
-11:00etatik aurrera, festa Atsegindegin: bakailua pil-pilean lehiaketa, pintxoak, sagardoa...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!