Argazki Lehiaketa martxan da

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 13a, 02:00

Mendiriz Mendik Argazki Lehiaketa antolatu du urtero bezala, Mendizale Astearen barruan, eta argazkiak bidaltzeko epea zabalik dago. Ostirala da argazkiak entregatzeko azken eguna. Elkarteko bazkideez gain, Hernanin bizi diren argazkilari ez profesional guztiek hartu dezakete parte. Gehienez 6 argazki, eta gu­txienez 3 aurkeztu ahal izango dira. Gaia librea da, baina derrigorrezkoa izango da gutxienez argazki bat, Hernanin ateratakoa izatea (adierazi egin behar da zein den Hernanikoa). Kalitate haundiko TIFF edo JPG formatoan aurkeztu behar dira, CD edo USB batean. Bulegora eraman behar dira bihar, ostegunean edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara. Partaidearen datuak jarri behar dira. Sariak: 70 eurokoak eta trofeoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!