Hernaniri kostatzen ari zaio garaipena lortzea

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 13a, 02:00

Erregional Ohorezko Mailako taldeak 1-2 galdu zuen atzo Tourin­gen aurka. Aurka­riak hobeak izan ziren orokorrean. Txuri-berdeak atzetik jarri ziren 10garren minuturako eta partidua dominatzera iritsi arren, ez zuten lortu berdinketako gola sar­tzea. Bigarren zatian, oreretarren bigarren gola iritsi zen. Hala ere, hernaniarrak ez zeuden amore emateko eta 15 minuturen faltan, Iñaki Mugikak aldea txikitzea lortu zuen. Hernaniri kostatzen ari zaio garaipenak lortzea, baina ilusioarekin eta lanerako gogoz daudela azaldu dute. Hurrengoa, Oñatin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!