Zelaia sailkapen orokorraren zain, hirugarren postua lortuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 13a, 02:00

Iñaki Zelaiak hirugarren postua lortu zuen atzo, Hendaiako kanporaketan. Hernaniarrak saio polita egin zuen eta 611 puntu lortu zituen. Orain sailkapen orokorraren zain egon behar du. Dena dela, atzoko eta aurreko kanporaketetako emaitzak ikusita, nahiko zaila dauka finalaurrekoetarako pasea lortzea.  Irabazlea Julio Soto izan zen 653 punturekin. Bigarren postuan, berriz, Amaia Agirre geratu zen 642,5 punturekin.

Bertso eskolako 3 ordezkari, gaur Altsasun
Gaur, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazuren txanda izango da. Altsasuko Burunda pelotalekuan ariko dira, 17:30etatik aurrera. Aurreko kanporaketetan bezala, txapelduna zuzenean sailkatuko da finalaurrekora. Beraiekin batera,
Erika Lagoma, Xabier Sil­veira eta Oihane Perea ariko dira; azken biak, Nafarroa eta Arabako txapeldunak. Sarrerarik ez da geratzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!