Atzoko egunez, iaz bete zituen Goiz Eguzki jubilatu etxeak 40 urte; hau da, 1972 urteko urriaren 12an zabaldu zituen ateak. Eta urte guzti honetan ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Atzo, afaria eta berbena antolatu zituzten, azken ekitaldi gisa.
Afarian, 170 lagun elkartu ziren, Divinus kateringak zerbitzatutako jakiekin gozatzera. Ondoren, Luis eta Itxasok eskainitako berbenan jaitsi zuten afaria. Giro ederrean ibili ziren denak, ohi bezala. Eta sorpresa ere izan zuten afalostean: su artifizialak. Argi geratu zen beste 40 urtez jarraitzeko sasoia baduela jubilatu etxeak; eta jarraitu dezala!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!