Sugeei buruzko hitzaldiarekin hasiko da Udazken Kulturala, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 14a, 02:00

Ereñotzuko Udazken Kulturala ostegunean hasiko da. Sugeei buruzko hitzaldia antolatu dute, 19:00etatik aurrera, eta benetako sugeak ere izango dira ikusgai. Hitzaldi hau, Ziraba proiektuaren parte ere bada. Eta baita larunbatean antolatu duten ekimena ere. Anfi­bioen­tzako putzua egiten ari dira Epelen eta hura buka­tzera joateko deialdia egin dute. Parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute Auzo Udalean: 943 55 10 00.
Horrez gain, ostiralean, Gartxot pelikula emango dute.

Sagardoa, gaztainak, azoka...
Igandean, auzoko festa izango da, sagardo, gaztain erre, azoka eta guzti.
Udazken Kulturala azarora arte luzatuko da.

OSTEGUNA
19:00, ‘SUGEAK HERNANIN: uste okerrak gezurtatuz’ hitzaldia, Egoitz Alkortaren eskutik. Benetako sugeak ikusgai. Kultur-etxean.
OSTIRALA
22:00, ‘GARTXOT’ Pelikula,
kultur-etxean.
LARUNBATA
10:00, Epeleko haur-parketik
abiatuta, ‘EPELEKO PUTZUAREN SORRERA: anfibioak
berreskuratzeko’, auzolanean.
IGANDEA
09:30, MENDI BUELTA: Epele
PR-Gi 1002. Epeleko parketik aterata.
17:00, AUZOKO FESTA frontoian:
- Bertako SAGARDOAK dastatu eta GAZTAIN ERREAK jateko aukera.
- AUZOKO PRODUKTUEN AZOKA.                                                                      
- LEHIAKETA: Patata tortilla.
URRIAK 23, ASTEAZKENA
19:00, GOIENER PROIEKTUA. Hitzaldia: Energia berriztatzaileak. Kultur-etxean.
URRIAK 24, OSTEGUNA
19:00, ‘EGEOTIK KANTAURI
ITSASORA BIZIKLETAZ’ bideo
emanaldia, Aitor Vidalen eskutik.
URRIAK  27, IGANDEA
11:30, IPUIN KONTALARIA: Gorka Olazabal, kultur-etxean.
AZAROAK 8, OSTIRALA
19:00, RISOTERAPIA saioa. Asun Etxeberria eta Sergi Manrubiaren eskutik, kultur-etxean.
AZAROAK 14, OSTEGUNA
19:00, ‘HAURREN GARAPEN
HARMONIKOAN INGURUNEAK DUEN ERAGINA’ hitzaldia Malu Elosegiren eskutik, kultur-etxean.
AZAROAK 15, OSTIRALA
22:00, ‘BAZTAN’ Pelikula, kultur-etxean.   
AZAROAK 19, ASTEARTEA
19:30, ‘ZORU PELBIKOAREN
BERREZIKETA’ hitzaldia, Laida Marcoren eskutik.
*ARGAZKI RAKUSKETA:
Urriaren 17tik azaroaren 9ra arte, ‘WUKRO-ko argazkiak’ - Mikel Aristregi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!