Hernaniko Kooperazio taldeak, Udalarekin batera, Sentsibilizazio Jardunaldiak antolatu ditu datorren astean. Astearte, asteazken eta ostegunean izango dira, Gu Munduan, internazionalismotik gaurko egoeraren analisiak izenarekin.
Helburua da, kontsumo arduratsu eta kritikoak bultzatzea. Hala azaldu dute: «Gure eguneroko praktikak, kontsumo arduratsu eta kritikoak, eta injustiziaren aurrean hartzen ditugun posizioak, bi norabidetara garamatza: pribilegiatuen taldea indartzera; edota herrien eta pertsonen arteko elkartasuna indartzera. Bigarren aukera hori hautatzen dugulako, antolatu ditugu jardunaldi hauek».
Ekintza guztiak, Biterin
Jardunaldien barruan, ekintza desberdinak antolatu dituzte: ipuin kontaketa, hitzaldiak, dokumental emanaldia eta mahai ingurua. Guztiak Biterin izango dira, 19:00etatik aurrera.
EGITARAUA
Asteartea
19:00, Jardunaldien aurkezpena: ‘Garaian garaikoa, tokian tokikoa’ ipuin kontaketa (euskeraz eta gazteleraz) Beatriz Egizabal Ollokiegi.
Ondoren, hitzaldia: ‘Miradas para una transición ecofeminista’ (gazteleraz) Yayo Herrero López
Asteazkena
19:00, hitzaldia: ‘Euskal multinazionalak eta planetaren sakeoa: Iberdrola Amerika Latinan’ (euskeraz) Luismi Uharte Pozas.
Osteguna
19:00, dokumentala: ‘Gure lurra, gure etorkizuna’ (euskeraz izango da, gaztelerazko azpitituluekin) Ondoren, esperientzien mahaia (euskeraz)
- Imanol Arana: Otarrak
- Aikari Lizaso: Denboraren Bankua
- Assumpta Ayerdi: Emaus
Dinamizazioa: Bizilur.
*Ekimen guztiak 19:00etan izango dira, Biteri Kultur Etxean (Hernani).
Informazio gehiagorako:
maialen-a@hernani.net / 943 337017