Gipuzkoako Txapelketaren barruan, bi partidu jokatuko dituzte gaur Tolosan, 09:00etatik aurrera, Hernaniko pelotariek. Bi bikoteek Aurrera Saiaz taldea izango dute aurkari. Bigarren neurketan, Urkizu eta San Sebastianek jokatuko dute, senior 1go mailan, eta irabaztea beharrezkoa dute fase finalera sailkatzeko aukerak izan ditzaten; eta bide horretan, mailaz igo ahal izateko. Aurreneko partiduan, Lopez eta Altunak jokatuko dute. Bestalde, Arizmendi eta Berasarte kadeteek bihar jokatuko dute Bergaran, 12:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!