Usoaren zai, gaurtik aurrera ehiza osoa irekita dago

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 12a, 02:00

Ehiza denboraldia bete be­tean sartuko da gaur. Usoa, birigarroa eta oilagorra izaten dira ehiza ohizkoenak. Usoa eta birigarroa postuetan botako dira gehien, eta oilagorra txakurrarekin. Aurten ere oilagor bakoitza apuntatu egin beharko da, eta denen partea eman, federazioan. Egunean, gehienez, hiru oilagor ehizatu ahal izango dira.


100 postutik gora, egunero zozketan
Txantxangorri elkartean egunero zozketak izango dira, pos­­tuetarako. Hiru lineatako postuak zozketatuko dira, he­mendik aurrera, 100 pos­tu­tik gora, denera: Azketan 50, La­rre-Gainen 35 inguru, eta Oria­mendin 21 postu. Azke­takoak goi-postuak dira, La­rre-Gain­goak bajuxeagoak, eta Oria­men­dikoak beheko-postuak. Txantxangorrin zozketak beti ordu berean izaten dira, 20:00etan, elkartean bertan. 

Beda erdian, pase txikia, eta ehiztari gutxi
Orain artekoan, oso pase txikia izan da, Kronikak jakin ahal izan duenez. Usoa, txoloma eta birigarroa oso gutxi pasa da, baina ehiztaririk ere oso gutxi izan da Hernaniko postuetan eta baita beste lekuetan ere. Gorritin eta Areson postuak libre geratu dira, eta Etxalarko palomeretan ere oraindik bada lekua.


«Usotarako hilabete hau»
Manu Loinaz ehiztariak Kro­ni­kari jakinarazi dio, hilabete hau izaten dela usotarako one­na. «Nik esan beharko banu, urri bukaeran izango da paserik haundiena. Ilargiak aldaketa ere orduan du eta...».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!