Igor Genua, mundu mailan konpetitzen

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 12a, 02:00

Igor Genua estatuko 7ko selekzioak deitu du IRB 7’s world seriesetako aurreneko zitarako. Joan den astean hartu zuen Australiarako bidea eta aste honetan zehar prestaketa lanetan ibili dira, asteburuan Gold Coast izeneko trofeoan parte hartzeko. Talde zail xamarra tokatu zaie aurreneko faserako: Hego Afrika, Ingalaterra eta Frantziaren aurka jokatu behar dute. Bestalde, Beñat Iradi gaztea ere estatuko selekzioarekin ariko da datorren astetik aurrera. Iradi, sub18ko 1go Dibisioko Europako txapelduna izan ostean, sub19ko Europako Txapelketa joka­tzeko deitu dute. Lisboan izango da urriaren 25etik azaroaren 3ra bitarte. Final laurdenetara pasaz gero, Errumania izango dute zain. Finalerdietan, berriz, Txekiar Errepublika edo Georgia. 

Hernaniko 5 jokalari, nesken euskal selekzioarekin
Emakumezkoek, autonomi­en arteko 7ko Txapelketa jo­ka­tuko dute aurreneko aldiz. Datorren astean izango da Bartzelonan eta Hernaniko taldetik 5 jokalari deitu ditu entrenatzera, euskal selekzioak. Gaur Plentzian izango dira: Maialen Aranegi, Olaia Auzmendi, Amaia Erbina, Marta Tejero eta Lierni Munduate.­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!