Hernaniko berriak, Euskadi Irratian

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 12a, 02:00

Euskadi Irratiak eta Toki­komek (euskerazko tokiko komunikabideen batera­gu­nea) lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten urriaren 2an. Hori horrela, aurreneko pauso gisa, tokiko komu­nikabideek parte hartu­ko dute Mezularia saio­an eta herriko edo bailarako berriak azalduko dituzte. Hernaniko Kronikak aste­lehenean har­tu­ko du parte, aurreneko aldiz. Arratsaldeko 18:30eta­tik 19:00etara izango da. Mezularia saioa Ainhoa Etxebestek gidatzen du astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.


Hernaniko bi albiste
Hernaniko Kronikak, Her­naniri buruz­ko bi albiste edo gairen berri emango du. Berarekin batera, Goierri Telebista eta Antxeta Irratia (Bidasoaldea) izango dira gonbidatuak. Herrietako informazioek astelehenero izango dute lekua Mezularian. Kronika­ren hurrengo saioa azaroan izango da. Gonbidatu des­-ber­dinekin ariko da; txan­da­tuz joango dira.


Euskal esparrua garatu eta trinkotzeko asmoa
Ituna sinatu zuten, Odile Kruzeta EiTBko irratietako zuzendari-koordinatzaileak eta Mikel Irizar Tokikomeko presidenteak. Bi aldeek pozik hartu zuten lankidetza, asmoa honakoa izanik: «Asmoa da, euskal esparru komunika­tiboa ga­ra­tzea eta trinkotzea; izan ere, euskararen norma­liza­zioa bultzatuta, herrita­rren arteko bizikidetzari mesede egiten zaiola uste dugu». Eta gaineratu zuten, interes komun horren alde lanki­detzan aritzeko boron­datea dutela eta aldian aldi­ko formula egokienak bilatu­ko dituztela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!