Txantxillako krosean apuntatzeko epea zabalik dago. Lasterketa urriaren 26an izango da eta Txantxillatik Santa Barbarara joan-etorria izango da (6km). Sariak aurreneko hiru sailkatuentzat izango dira eta baita aurreneko hernaniarrentzat ere. Lasterketaren ostean, omenaldia egingo diote Peru Alfaro hernaniarrari, Espainiako triatloi txapeldunari. Izena emateko: Ibai-mendin edo www.herrikrossa.com.