«Dantza klasean ikasle bat gehiago da Naroa»

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 12a, 02:00

«Zuk berari bat eman, eta berak bueltan hiru emango dizkizu. Naroa bat gehiago da dantza klasean, eta denoi asko ematen digu» adierazi zuen Maialenek, ostegunean Bite­rin. Mari Jose Chucla Josetxok Plaza Berriko farmaziko nagusiak Xabini buruz hitz egin zuen. «Farmaziko parte da. Normal jokatzen dugu berarekin, zentzuak erakusten digun moduan. Bat gehiago dela senti dezala, baliagarria dela. Berandu badator esaten diot: berandu zatoz Xabin, eta estanteria Frenadolik gabe! Xabin gu bezalakoa da, berezia eta berdina, aldi berean». Edozeinek lagundu die­zaio­ke adimen urritasuna du­en pertsona bati. Nahikoa da egunerokoan pertsona hori onartu, eta modu na­tural ba­tean tratatzea. Hain­bat eta hain­bat herritarrek egiten du­te hori eta gehiago, per­tsona horien alde. Atzegik beraiei eman nahi izan die hitza. Oste­gunean Maia­­­lenek hitz egin zuen, eta Josetxok, eta Usurbilgo Olarrondo jatetxe­ko Joxe Antoniok, eta Iña­kik Usurbilgo zinegotziak, eta Glori Mendinueta Hernaniko zinegotziak... Lalik eta Saioak, Atzegiko kideek adierazi zutenez, or­dea, asko eta asko dira era batera edo bestera laguntza ematen dutenak: Arantzazu, Naia­ra, Txema...

«Aurkitu zure papera»
Atze­gik, Adimen Urritasuna dutenen Gipuzkoako elkar­teak sentsibilizazio kanpaina egin du, urriaren 7an hasi eta 11n bukatu. Bideoak jarri dira, kanpainako argazkiak, 8.000 kartel inguru jarri dira Gipuzkoan, eta denak deialdi batekin: Atzegin guztiok dugu gure papera. Aurkitu zeurea! Atzegiko web orrian dau­de hainbat adibide, oso esanguratsuak, eta gehiago ere jartzeko prest azaldu dira, inork proposamenik balu. Kanpainari buruzko infor­ma­zioa: www.atzegi.org­/aur­ki­tu­zeurepapera. Informazio gehia­go: www.atzegi.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!