Hernaniko Parrokiarteko formazio astea asteazkenean hasiko da. Liturgiari buruzko azalpenak emango ditu Juan Jose Arregik. Eta jarraipena ostiralean izango du, Kristologiari buruz ariko da Fernando Garcia Viana. Biak 20:00etan izango dira Atetxikietan (San Joan Bataiatzailea). Maiatza bitarte, hilabetero, Liturgia eta Kristologiari buruzko saio bana izango da; biak aste berean.
FORMAZIO ASTEKO EGUTEGIA
Urriak 16 (Liturgia), 18 (Kristologia)
Azaroak 27 (Liturgia), 29 (Kristologia)
Abenduak 18 (Liturgia), 20 (Kristologia)
Urtarrilak 29 (Liturgia), 31 (Kristologia)
Otsailak 26 (Liturgia), 28 (Kristologia)
Martxoak 26 (Liturgia), 28 (Kristologia)
Apirilak 9 (Liturgia), 11 (Kristologia)
Maiatzak 28 (Liturgia), 30 (Kristologia)