Gantxilloa eta puntua ikasteko tailer berezi batzuk antolatu dituzte Hernaniko Berrerabilpen zentroan, urrian zehar, eta izena emateko azken eguna gaur da. Tailerrarekin batera, edertasun tratamendu bat sartuko da, Josune Quintanillaren eskutik, eta te kata berezia. Datorren astean hasiko dira saioak eta astearte eta ostegunetan izango dira 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 65 euro. Izena emateko: 661 331 113 / 682 741 366 edo berrera2@gmail.com.