Inmigrazioaren eta etorkinen inguruan sortzen diren zurrumurruen atzean zer dagoen azaldu zuen herenegun Agustin Unzurrunzagak, SOS Arrazakeriako kideak. AMHER elkarteak antolatutako tailerraren bigarren saioa izan zen. 30 bat herritarrek hartu zuten parte. Hurrengo saioa, urriaren 23an izango da. Zurrumurruak gestionatzeko komunikazio eta emozio estrategiak zeintzuk diren azalduko du Raquel Moreno D-CASeko kideak: zergatik da hain zaila zurrumurruak desegitea? enpatia, abiapuntu.