Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak artikulu-bilduma edo liburua aurkeztu zuten herenegun, Biterin. Liburuan, pentsamendu transfeministarantz hurbiltzen diren gogoetak eta ekarpenak bildu dituzte, «isilarazitako gorputzei ahotsa emateko». Eta zentzu horretan, irakurraldiak, gogoetak, antzezpenak eta kantuak izan ziren. Bertan izan ziren, besteak beste, Anari musikaria eta Josune Monton aktorea. Liburua Hernanin aurkeztu zuten, Amaia-Aimar Elosegi Ansa zenari buruz egiten den aipamenagatik. Argitaletxea Edo!ren urtebeteko balorazioa ere egin zuten. 5 liburu argitaratu dituzte. Liburuak erosteko edo informazio gehiagorako: www.argitaletxeaedo.org.