Azken ekitaldia izango da gaur afari eta berbenarekin, urteurrena ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 12a, 02:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeak 40 urte bete zituen iaz, gaurko egunez. Hau da, 1972 urteko urriaren 12an zabaldu zituen ateak. Hori horrela, ekitaldi desberdinak antolatu dituzte urte osoan zehar. Eta gaur izango da azken ekitaldi edo festa, 19:00etatik aurrera.

Afaria, hasteko
Hasteko, afari ederra prestatu dute. Divinus kateringak zer­bitzatuko du eta honakoa izango da menua: sarrera­ko­ak, koskorra saltsan (re­don­doa) goarnizioarekin, postrea eta kafea (koparik ez). Afarirako txartelak 10 euroan daude salgai Goiz Eguzkiko bulegoan. Jakina­razi dutenez, nahi duten bazkide eta agintari guztiak joan daitezke afaltzera. 

Afariaren ostean, berbena lorategian
Afariaren ostean, berbena antolatu dute. Zuzeneko musika izango da lorategian, Luis eta Itxasoren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!