Bakailu Astea martxan da eta horren presentzia nabari da Hernaniko taberna, jatetxe eta dendetan. Gaur, kalean ere izango da mugimendua. Marsel Magoak emanaldia eskainiko du kalean. Horrez gain , ostiralean kale animazioa izango da, Rockalean, txaranga berezia, 19:00etatik 21:00etara.