Zinemalditik Biterira, ‘Amaren eskuak’ pelikula

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 11a, 02:00

Mireia Gabilondo zuzendariak pantaila haundira eraman du Karmele Jaioren Ama­ren eskuak eleberria. Bes­teak beste, Zinemaldian ikusteko aukera izan da, Zinemi­ra sailean, eta orain, Herna­nin izango da ikusgai. Euskal film honekin emango zaio hasiera Biteriko zinearen ikas­turte be­rriari. Gaur 22:30eta­tik aurrera izango da ikusgai. Bihar (19:30 eta 22:30) eta etzi (19:30) ere izango da ikusteko aukera.

Alzheimerrari aurre eginez
Nereak 38 urte ditu. Bizitza fa­miliarra eta profesionala uz­­­tartu nahi dituen ama  da. Egunkari bateko erredakzioan   egiten du lan. Egun batetik bes­tera, ordea, Nereak bere bizitzan duen desoreka haunditu egingo da bere ama Lui­sa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.

Umeentzat, ‘Montruos University’
Umeentzako ere izango da zine emanaldia, asteburuan (bihar eta etzi, 16:30etan). Mon­truos University emango dute. Filmak kontatzen du no­la gainditzen dituzten Mike-k eta Sulley-k elkarren arteko desberdintasunak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!