2000 urtetik ohitura bihurtu duten bazkaria egin zuten larunbatean, Biteriko eskola zaharrean ikasitako ikasle ohiek. Eta oraingoan ere gutxi izan dira huts egin dutenak; denera, 32 lagun elkartu ziren. Hernaniko Zumardi jatetxean bazkaldu zuten, eta giro ederrean, garai bateko kontuak gogoratzeko aprobetxatu zuten; baita oraingoen berri izateko ere. Ohiturarekin jarraitzeko asmoa dute, izan ere, egun honetan bakarrik elkartzen dira asko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!