Zelaia, Agirre, Gaztelumendi eta Irazu, finalaurreko pasearen bila

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 11a, 02:00

Iñaki Zelaiak bihar hartuko du parte, hirugarren kanporaketan, Hendaian. Gainerakoak Altsasun izango dira, igandean.

Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa eta Hernaniko bertso eskolako 4 kidek kanporaketak izango dituzte asteburu honetan. Iñaki Zelaia hernaniarraren txanda bihar izango da. Hendaian kantatuko du, Beltzenia ezker paretan, 17:30etatik aurrera.

Gainerako hirurak, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazu, igandean ariko dira bertsotan, Altsasuko Behar-zana pelotalekuan, ordu berean hasita, 17:30etan.

Irabazlea, finalaurrekora
Kanporaketetan irabazten duena, zuzenean sailkatuko da finalaurrekora. Biharko kanporaketan, Zelaia honako bost bertsolarirekin neurtuko da: Amaia Agirre, Felix Zubia, Iban Urdangarin, Iña­ki Apalategi eta Julio Soto.
Sarrerak salgai daude www.bertsozale.com helbidean.

Altsasurako sarrerarik ez
Altsasuko kanporaketarako ez da sarrerarik geratzen. Agirre, Gaztelumendi eta Ira­zurekin honako hiru ber­tsolari ariko dira: Erika Lago­ma, Oihane Perea eta Xabier Silveira.

Laburu eta Mendiluze,
finalaurrekoan zain

Agin Laburu bertso eskolako kideak aurreko larunbatean hartu zuen bigarren kanporaketan parte eta irabaztearekin, finalaurrekorako pa­sea lortu zuen. Aitor Men­di­luze ere finalaurrekoan izango da, 2009ko Txapelketa Na­gusian finalista izan bai-tzen. Maialen Lujanbio egungo txapelduna, berriz, finalean izango da zain.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!