Dantza saio berezia bihar, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 11a, 02:00

Euskal dantzak gustoko dituenak, huts egin ezin duen hitzordua dauka bihar Atse­gindegin. Hasteko, Iruñeako Ortzadar dantza taldeak dan-tza saio berezia eskainiko du, 18:30etatik aurrera. Dantza saio hori, elkartruke baten emaitza da, hau da, Hernaniko Musika Eskolako herri soinu tresnetako ikasleek eta Oiartzungo herri musika eskolakoek Ortzadar taldearekin egindako elkatrukea. Ortzadar Euskal Folklore Taldea 1974an sortu zen Iruñean eta orduz geroztik, euskal musika eta dantza tradizionalaren inguruan ikerketa eta zabaltze lan izugarria egin du. Erreferente izan da. Ondoren, 19:30etan, erromeria izango da Jeiki Hadi taldearen eskutik, dantzarako gogoa duen guztiarentzat. Erromeria, San Joan Kon­partsak antolatu du, hilabetero bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!