Bakailu pintxo eta platerak aukeran, datorren aste osoan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 11a, 02:00

Bakailu astea izango da Hernanin, bigarren aldiz. Da­torren aste osoan protagonismo berezia hartuko du bakailuak eta baita berarekin lotuta dauden produktu eta ekintzek ere. Esaterako, herriko hainbat taberna eta jatetxetan, osagai nagusia izango da pintxo eta platerak prestatzerakoan. Pin­txo lehiaketa ere prestatu dute eta dendek, eskaparate tematizatuak, besteak beste.

Hainbat eragileren elkarlana
Egitasmoaren berri atzo eman zuten prentsaurrean eta Luis Intxauspe alkateak azaldu zuen herriko eragile desberdinen arteko elkarlanaren erreferente bihurtzeko asmoa duela Hernanik, iaz hasitako bideari jarraituz. «Bakailuaren bueltan, sagardotegiek, elkarte gastronomikoek, taberna eta jatetxeek, dendek... hartzen dute parte eta horrek guztiak gure herria ezaugarritzen du». Horrez gain, egitasmoa aurrera atera dadin laguntza eman duten eta emango du­ten guztiei eskerrak eman zizkieten: «batzuen lana ez da agerian geratzen eta denei eman nahi dizkiegu eskerrak». Eta herritarrei anima­tze­ko dei egin zieten, «oso era­kargarria izango baita, zentzu askotan».

Izena emateko, gaur
Egun potoloa urriaren 20a izango da, igandea, eta Ba­kailua pil-pilean lehiaketa an­to­latu dute. Bikoteka hartu behar da parte. Izena emateko, gaur da azken eguna: gurutze-a@hernani.net edo 943 33 70 28.

Urriak 14-18

/ Tabernen arteko pintxo lehiaketa. Tabernak: Zumitza, Irrintzi, Joxe Mari, Kixkal, Aralar, Deportivo, Tripontzi, Goiz Argi, Txilibita, Carrero eta Garin. Prezioa: 1 euro.

/ Berriak elkartearen tonbola herriko hainbat saltokitan.

Urriak 14-20

/ Bakailua jatetxeetako menu eta kartetan. Jatetxeak: Errioguarda eta Iturralde.

/ Bakailu pintxoak tabernetan: Irrintzi, Joxe Mari, Kixkal, Aralar, Deportivo, Tripontzi, Goiz Argi, Txilibita, Carrero, Gunea, Kitto eta Garin. Prezioa: 1 euro.

/ Erakusleiho (eskaparate) tematizatuak. Denda horien asteko bezeroen artean, 2kg bakailuren zozketa.

Urriak 16

18:00-19:30, kale animazioa: 

Marsel Magoa.

Urriak 18

19:00-21:00, kale animazioa: Rockalean, txaranga berezia.

Urriak 20

/ 10:00-14:00, azoka berezia, Urbietan.

/ 10:00-14:00, haurrentzako jokoak Urbietan (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).

/ 11:00etatik aurrera, festa Atsegindegin: bakailua pil-pilean lehiaketa, pintxoak, sagardoa...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!