«Urumea ondoko kanpamendua ez dago leku egokian eta ez dugu bat egiten proiektuarekin»

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 10a, 02:00

Hernaniko eta Ergobiko lurretan, Urumea ondoan da-goen errumaniarren kanpamenduari buruz, Herna­niko PSE-EE alderdiak azaldu du, kanpamendua ez dagoela le­ku egokian eta proiektuarekin ez duela bat egiten. «Alderdi sozialistak uztailaren 3an ja­kin zuen integrazioari bu­ruzko proiektu ho­rren berri. Ahoz bakarrik azaldu ziguten, txosten edo dokumentaziorik gabe. Hel­bu­rua zen, adin txikikoak eskolaratzea, ingurua baldintza osasungarrietan mantentzea eta bertan bizi direnei lana bilatzea. Eta oniritzia eman genuen».

Dena dela, gaineratu du­te prentsaren bidez jakin zutela, proiektu hori autoeraikuntza ikastaro baten barruan zegoela eta eraikinak uholde lurretan egiten ari zirela.

«Sozialistok legediari bu­ruz­ko informe bat eskatu ge­nuen hirigintzan, egiten ari zi­ren eraikinak zirela eta. Txos­tenak dio ingurua, lur urbano bezala dagoela sailkatua eta obrak egiteko, URAren baldintzak kontuan izan behar direla. URA agentziak azaldu du uholde arriskuko lurrak direla eta bertan bizi direnen integritate fisikoa arriskuan dagoela. Hori horrela, sozialistok erabaki dugu proiektuari babesik ez ematea eta eska­tzen dugu kanpamendua ez indartzea, nahiz eta denboraldi baterako izan».

«Instituzio guztiok bilatu behar diogu koponbidea»
Sozialistek uste dute, arazoak instituzio guztiei eragiten diela eta konponbide bat bila­tzeko dei egiten die Eusko Jaur­la­ritzari eta Dipu­tazioari, Her­nani eta Astiga­rra­­gako uda­lekin batera. «Alternatiba da, beste leku bat edo gehiago bilatzea seguruagoak eta bi­zi­tzeko baldintza egokiak dituztenak; aldi berean, integrazioarekin jarraituta». Ho­rrez gain, proposatzen dute, horrelako kasuetarako protokolo bat mar­txan jartzea eta aldi baterako ha­rre­ra zentroak jartzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!