Berehala hasiko da Diputazioa Karabel-Portuko bidegorria egiten

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 10a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldun­diak berehala hasiko ditu Ka­rabel-Portuko bidegorria egiteko lanak. Atzo onartu zuen lanen lizitazioa eta behin adjudikatu ostean, lau hi­labeteko epea izango da la­nak bukatzeko. Lizitazio aurre­kontua, 305.315 eurokoa da.

Donostia-Beasain ibilbideko zati bat
Karabel-Portuko bidegorria, zati bat da, Donostia-Beasain ibilbidean. Karabel auzotik abiatuko da, uholdeen aurkako planaren barruan egingo den errotondatik, eta Portu auzoko Hernani-Urnieta bi­dearen hasieran bukatuko da. Bidegorri zati hori bukatuta, eta Astigarraga eta Hernani arteko azken loturak eginda, Urnietatik Donostiaraino bizikletaz joateko aukera izango da eta Aldundiarentzat oso proiektu garrantzitsua da.

Ibilgailuak, oinezkoak eta bizikletak, batera
Bidegorria 422,29 metro luze izango da eta 5 metro zabal. Bi metroko zabalera txirrindularientzat izango da eta beste bi metro oinezkoen­tzat. Beste metroa argiak eta zuhaitzak jartzeko erabiliko da. Portu auzoan, etxeen eta errekaren arteko tartea txikia denez, bide zati hori bateragarria izango da, ibilgailu, oinezko eta bizikletentzat.

Udalarekin hitzarmena

Diputazioak Udalarekin hi­tzarmena sinatu du, lan horiek aprobetxatuz, beste batzuk ere egiteko. Hala, Karabel eta Por­tu auzoen arteko edateko uraren sarea berritu egingo da. Obra hori Udalak finantzatuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!