Afaria eta berbena larunbatean, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 10a, 02:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeak 40 urte beteko ditu larunbatean. Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egin dituzte urte honetan zehar eta larunbatekoa azkenekoa izango da. Afaria eta berbena antolatu dituzte, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Nahi du­ten bazkide eta agintari guztiek izango dute afaltzera joateko aukera. Txartelak salgai jarri dituzte bulegoan, 10 euroan.

Divinus kateringak zerbi­tzatuko du afaria. Honakoa izango da menua: sarrerakoak, koskorra saltsan (redondoa) goarnizioarekin, postrea eta kafea. Berbena, Luis eta Itxasoren eskutik izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!