Berdintasunaren aldeko On:giz elkarteak, Diputazioaren babesarekin, ikastaro bat antolatu du aita izango direnei edo izan direnei zuzenduta: Aita parekideok, denontzako onura. Bihar izango da aurreneko saioa eta izena eman daiteke oraindik, gaur eta bihar. Aurreneko hiru tailerrak bihar, urriaren 24an eta 31n izango dira, 18:00etatik 20:00etara, Biterin. Ikastaroa dohainik izango da, eta euskeraz. Izena emateko: ezberdinzentroa@gmail.com edo 945 23 34 62.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!