Menpekotasuna duten adinekoen zaintzaileentzako, ikastaroa antolatu dute Ongintzak, Diputazioak eta Matia Institutuak. Emozioak nola kudeatu erakutsiko dute. Joan den asteazkenean hasi zen eta gaur izango du jarraipena. Bigarren saio hau ere, 15:00etatik 17:30etara izango da Biterin. Beste bi saio ere izango dira datozen asteazkenetan. Urriko ikastaro hau, gaztelaniaz da.
Azarorako, izen ematea
Ikastaro bera, euskeraz egiteko aukera izango da azaroan. Kasu horretan, ostegunetan izango da: azaroak 7, 14, 21 eta 28an. Parte hartzeko, izena eman behar da: 943 55 78 54.