Isa Castillok eta Iratxe Retolazak koordinatutako Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak artikulu-bilduma aurkeztuko dute ostegunean, 19:30etan, Biterin. Aurkezpen ekitaldian, Castillok eta Retolazak proiektu kolektibo honen nondik norakoak azalduko dituzte. Liburuan, pentsamendu transfeministarantz hurbiltzen diren gogoetak eta ekarpenak bildu dituzte, «isilarazitako gorputzei ahotsa emateko». Ondoren, irakurraldiak, gogoetak, antzezpenak eta kantuak izango dira, Anari, Kattalin Miner, Josune Monton eta Gorka Setienen eskutik. Ekitaldian, EDO! argitaletxearen aurreneko urteurrena ere ospatuko dute. Liburua Hernanin aurkeztu nahi izan dute, Amaia-Aimar Elosegi Ansa zenari buruz egiten den aipamenagatik, bere eskutitzarekin hasten baita liburua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!