Urriaren 26an, Sortuko dira besteak 2013 bira eskainiko dute Hernanin. Kiroldegiko frontoian izango da 21:30etatik aurrera. Sarrerak salgai jarri dituzte Biterin, Oindin eta Aralarren, 15 euroan. Bertan, Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin hernaniarrek parte hartuko dute, ondorengo musikariekin: Alex Sardui, Olatz Prat, Estitxu Pinatxo, Mikel Urdangarin, Mixel Ducau, Petti, Txema Garces, Xabier Zeberio, Luis Fernandez eta Xanet Arozena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!