Puntua eta gantxilloa ikasteko aukera, astearte eta ostegunetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 8a, 02:00

Gure puntazoa, engantxatu gantxilloari lelopean, tailer berezi batzuk antolatu dituzte Hernaniko Berrerabilpen zentroan. Urrian zehar, puntua eta gantxilloa ikasteko aukera izango da. Tailerrarekin batera, edertasun tratamendu bat sartuko da, Josune Quintanillaren eskutik, eta te kata berezia. Urriaren 16an hasiko dira saioak. Astearte eta ostegunetan izango dira 18:00etatik 20:00etara. Pre­zioa: 65 euro. Izenematea urriaren 12an bukatzen da. Horretarako: 661 331 113 / 682 741 366 edo berrera2@gmail.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!