50 lagun inguru, Alicanteko bazterrak ezagutzen

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 8a, 02:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideak Alicanten izan dira iraileko azken astean. Calpe herrian egin dute estantzia, baina inguruko bazterrak ezagutzeko ere aprobetxatu dute; hala nola: Altea, Alicante kapitala, Elche, Algar... 50 lagun inguru elkartu ziren irteera honetan eta oso giro ederrean ibili direla azaldu diote Kronikari. Bestalde, Goiz Eguzkin ekintza ugari antolatu dituzte datozen egunetarako. Alde batetik, urriaren 15ean Donostiako Aquariumera joango dira eta ondoren bazkaltzera, Oriora. Apuntatzeko, bihar da azken eguna. Prezioa: 25 euro. Bestetik, DYAko kideek hitzaldia emango dute urriaren 18an, 17:00etan. Larrialdiei buruz ariko dira: Nola jokatu behar dugu larrialdi baten aurrean?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!