IAZ bezala, aurten ere gripearen aurkako txertoa hartzeko aukera izango da Ereñotzuko auzo etxean. Txertoaren kanpaina, 65 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago, baita diabetikoak direnentzat eta gixotasun kronikoak dituztenentzat ere (biriketakoak, bihotzekoak, giltzurrunekoak eta gibelekoak). Txertoa urriaren 15ean, asteartean emango dute eguerdiko 12:30etan.
Izena emateko,
astelehenetik ostiralera
Interesa dutenek izena eman behar dute aurretik eta izena emateko azken eguna ostirala da. Telefono honetara deitu behar da: 943 55 10 00. Deitzeko ordutegia, berriz, honakoa: astelehenetan, 09:00-11:30 eta 18:00-20:00; eta asteartetik ostiralera, 09:00-14:00.