Odol emaileei omenaldia, ematen duten laguntza eskertzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 8a, 02:00

Hernaniko 29 odol emaile omenduko dituzte urriaren 27an. 25, 40 edo 50 aldiz odola emateagatik omenduko dituzte. Bazkaria ere izango da Oianumen eta izen ematea zabalik dago.

Hernaniko 29 odol emaile omenduko dituzte urriaren 27an. Odola, 25, 40 edo 50 aldiz eman duten emaileak omenduko dituzte. Gi­puzkoako Odol Emaileen Elkarteak urtero egin ohi duen festan izango da. Eta hernaniarrekin batera, Gi­puz­koako odol emaile gehiagok ere jasoko dituzte merezitako Intsigniak eta Di­plomak. Aurten gainera, festa antolatzeko ardura Hernaniko ordezkaritzak dauka. Festa, Urnietako Oianu­me sagardotegian izango da. 13:15etan, harrera eta agurra egingo zaie odol emaileei eta 13:30etan, dominak banatuko dizkiete. Ondoren, 14:00e­tan, bazkaria izango da.

Bazkarira joateko, izena eman behar da aurrez
Bazkarira joan nahi dutenek aurretik izena eman behar dute herriko ordezkaritzan. Menu ederra prestatu dute: lehendabizikoak (ur­daiaz­piko iberikoa, foie ogi xigor­tua­rekin, brick saskitxoa idi buztan, onddo eta foie sal­tsaz beteta, ganbak plantxan); bigarrenak (eguneko arraina, idi azpizuna plantxan piper eta patatekin); tarta izozkiarekin; edaria, kafea eta cava.

953 odol emaile izan ziren Hernanin, iaz
Iazko datuen berri ere eman du Hernaniko Odol Emaileen ordezkaritzak eta denera, 953 odol estrakzio egin ziren 2012 osoan: 768 anbulatorioan izan ziren, 105 Donostian eta 80 Oronan. Horietatik 41 emaile berriak izan ziren. Organo donante ere egin ziren beste 5 hernaniar. Hilabete honetan, 66 lagunek eman dute odola eta 3 berriak izan dira. Organo donante ere egin da bat.

Hernaniko odol emaile Omenduak

25 estrakzio
Fermin Almandoz Sanchez
Martin Ansa Legarreta
Pedro Arregui Arrieta
Ibai Azpeitia Ayestaran
Jose Antonio Azpiolea Liceaga
Juan Bergareche Anabitarte
Jose Ramon Berrondo Ayerza
Iñaki Elizetxea Arbiza
Jesus Gallego Lopez
Mª Jose Garcia Goiburu
Jose Luis Garcia Vazquez
Juan Jose Goenaga Izaguirre
Itziar Goikoetxea Lizeaga
Iñaki Illarramendi Iturralde
Fcº Javier Platero Fajardo
Antzine Rodriguez Apaolaza
Ignacio Silva Enatarriaga
Iratxe Ugalde Etxezarreta
Mª Pilar Uria San Sebastian

40 estrakzio
Kutxi Ezponda Irizar
Mª Jose Iturralde Vitoria
Mª Dolores Perez Figueroa
Mirari Salazar Iradi
Mª Lurdes Tranche Paternain
Mª Luisa Zumalde Ibabe

50 estrakzio

Jesus Garcia Rodrigo
Aitor Navarro Muniain
Rafael Recalde Amonarraiz
Pedro Urdampilleta Artuzamunoa

2012 urtea     Emaileak      Emaile berriak      Organo email.      Denera
Urtarrila...............57.........................1..........................0             105              
Otsaila.................61.........................3..........................1             odol emaile
Martxoa...............75.........................5..........................0             Donostian
Apirila..................65.........................3..........................0             + 80
Maiatza................53.........................4..........................1            emaile
Ekaina..................63........................4...........................0            Oronan
Uztaila..................70........................3...........................0
Abuztua................65........................5...........................1
Iraila.....................80........................6...........................2
Urria.....................59........................3...........................0
Azaroa..................55........................3...........................0            953 odol
Abendua...............65........................2...........................0             emaile

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!