Larunbatean 65.000 lagun bildu ziren Bilbon Herriraren kontrako polizia operazioa salatzeko, eta konponbide prozesuari segida ematea eskatzeko. Horren harira hainbat eta hainbat ekitaldi izan ziren ostiral eta larunbatean Euskal Herriko hiri eta herrietan. Hernanin, besteak beste, larunbat eguerdian herritar asko elkartu ziren Plaza Berrin operazio poliziala salatu eta Herrira mugimenduari babesa emateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!