Urdanpilleta bigarren 23 urtez azpikoetan, Euskadiko Openean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 7a, 02:00

Aritz Urdanpilleta ereño­tzuarrak Euskadiko Opene­ko bigarren postuari eutsi dio, Hondarribiko zirkuitu zailean tabla haundiak erakutsita. Jaizkibelgo malkarrak erabat lokaztuta zirela abiatu ziren Mountain Bike gainean, Euskadiko Opene­ko azken proban. Ikusmin haundia, eta jende dezente zen Jaizkibelen, eta espektakulua ere halakotxea eman zuten protagonistek. Euria goian behean, lokatza non nahi, eta parte hartzaileak lurrean barrena. Urdanpille­tak ere lanak izan zituen bizikletari eusten, eta hiru aldiz erori zen. Gustora zen ereñotzuarra emaitzarekin. «Gogorra izan da, baina oso gustora nago, gaurko proban bigarren sartu naizelako eta Euskadiko bigarren postuari eutsi diodalako».


Datorren urteari begira

Sub 23 mailan lehiatu da aurten ereñotzuarra, eta Iraitz Etxeberria bizkaitarrak irabazi du Opena. Datorren denboraldia maiatzean hasiko dute, eta bitartean Ka­ta­lu­nian barrena ibiltzeko asmoa du Urdan­pi­lleta gazteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!