Autobus zerbitzu publikoa hobetu asmotan, Gipuzkoako Diputazioak herritarren iritzia bilduko du datozen hilabeteetan. Gipuzkoako 56 herritan galdetuko zaie herritarrei autobusari buruz, eta horren arabera zerbitzuan behar diren aldaketak egingo dituzte.
Hainbat galdera, autobus zerbitzua hobetzeko
Galdera mordoxka bat egingo zaizkie herritarrei, autobusari buruz. Aldameneko herritara ze zerbitzu nahi duten, aldameneko eskualdera joateko zer, hiriburura joateko zer... ordutegiak, ibilbideak, maiztasunak...
Iritziak emateko hiru modu behintzat izango dira:
1) Herriz herri paperak banatuko dira inkesta bat betetzeko.
2) Internet bidez iritzia eman ahal izango da: www.garraioahobetzen.net.
3) Bilerak egingo dira herriz herri. Herri bakoitzean bi bilera izango dira.
Urriaren 9an, bilera Usurbilen
Bi bilera egingo dira herri bakoitzean, eta esan dute lehendabiziko bilerak non eta noiz diren. Lehendabizikoa Usurbilen, asteazkenean, 18:00etan. Astigarragan ostegunean, 18:30etan. Hernanin urriaren 29an, 19:00etan (ez dute zehaztu lekua).