Arrazakeriaren kontrako jaia antolatu zuten larunbatean, Alwan Revolution taldeko gazteek. Bideoklipa eta kantua aurkeztu zituzten, Europar Batasuneko diru-laguntza tarteko dutela egindakoa. Horrez gain, hip hopa izan zen nagusi, eta Rolo y Monqui eta Resistencia taldeek jo zuten. Graffitiak ere izan ziren, munduko leku ezberdinetako jakiak, txapa tailerrak, eta giro ederra. Alwan Revolution taldea sei kidek osatzen dute, Donostia, Senegal eta Marokon jaioak, eta Kolore Guztiak taldetik elkar ezagutzen zutenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!