Joan den ostiralean kalejira egin zuten Hernanin LOMCE legearen kontra, hezkuntza munduko talde, eragile eta herritarrek deituta. Herritar asko eta asko inguratu ziren, festa bihurtu zen protestara. Espainiako Gobernuak urriaren bukaeran onartuko du hezkuntzarako lege berria, eta urtebete barru aplikatuko dute. Hernanin batukada, trikitia eta bertsoa izan ziren ostiralea, eta jendez eta umorez salatu zuten LOMCE.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!