Agin Laburu finalerdietara, Markinan irabazita

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 6a, 02:00

Finalerdietara zuzen zuzenean pasa da Agin Laburu Hernaniko bertso eskolako kidea, atzo Markina-Xemein­en erraz irabazita. 699,5 pun­tu lortu zituen astigartarrak, eta ia saio guztietan nagusitu zen. Ofiziotan asko egin zuen bertsotan, eta erantzun bat edo beste bikainak bota zituen. Jone Uriak 677 puntu bildu zituen, eta saio ederra egin zuen berak ere. Hurren­goak urruti ibili ziren: Onintza Enbeitak 623 puntu; Eneko Abasolok 599,5; Eneko Fernandezek 598; eta Beñat Ugartetxeak 577,5.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!