AEKk eta Udalak hitzarmena sinatu dute beste hamar urterako

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 6a, 02:00

Luis Intxauspe Alkateak adierazi zuenez, «gaur eguneko beharretara egokitu dugu hitzarmena». Udalak euskerazko klaseez gain, euskera erabilera bultzatzeko ekintzak ere laguntzen ditu.

Hitzarmena sinatu dute AEK Euskalte­giak eta Her­naniko Udalak, beste hamar urtetarako. Luis Intxauspe Alkateak eta Borja Arbelaitz Gipuzkoako AEKko koordinatzaileak azaldu zutenez, hitzarmen berriak garai be­rriei erantzuten die, eta be­har berriei. «Orain dela ha­mar urteko hitzarmenak behar batzuei erantzuten zien, eta gauza batzuk aldatu egin dira ordutik», adierazi zuten.

Lehen euskaltegiek es­kaintzen zuten batez ere egunero hainbat orduz klaseak hartzea. Gaur egun eskaintza zabalagoa da; ikasleak berak ikasi lezake, autoikaskuntza programen bidez, adibidez. Horrez gain, euskera ikastea bakarrik ez, euskera erabil­tzea ere bultzatzen da euskaltegietan. «Euskera erabiltzeko hainbat programa daude orain, eta horiei ere laguntza eman nahi die Udalak: Zilegi Eskolei adibidez».

Euskara Batzordetik adierazi zutenez, HABEk dirulaguntzak ematen dizkie ikasleei euskeraz ikasteko. Horri esker, Udalak dirua beste praktika bateko ekintzetara bideratu dezake. Horrez gain, ikasleei beka bidez lagundu nahi diegu, beraiek aukeratzen duten euskaltegietan ikasi dezaten», adierazi zuten.

Bost urtean errebisatu
AEKk eskerrak eman zizkion Udalari, ematen dien laguntzagatik, eta hitzarmen hori eredugarri jo zuen, «gauzak gero eta hobeto egiteko mo­dua jartzen duelako». Horrez gain, erabaki zen hitzarmena errebisatu egingo dela bost urte barru. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!